Obrak, kalea hobetzeko
757.000 inbertituko dituzte Gernikako zenbait kale egokitzeko eta konpontzeko. Domingo Bernaola eta Fernando Abaunza kaleetako lanak bukatu dituzteOinezkoentzako herri atseginagoa egiteko helburuagaz, lanak ari dira egiten Gernika-Lumoko zenbait kaleta...
757.000 inbertituko dituzte Gernikako zenbait kale egokitzeko eta konpontzeko. Domingo Bernaola eta Fernando Abaunza kaleetako lanak bukatu dituzte
Oinezkoentzako herri atseginagoa egiteko helburuagaz, lanak ari dira egiten Gernika-Lumoko zenbait kaletan.Juan Calzada kalean, Tiloetako aparkalekuan, Mestikabaso kalean eta Beko Ibarra kalean errepideak egokituko dituzte. Lanak abendura arte burutuko dituzte.
Zehazki, Juan Calzada kalean, Saraspeko geltokitik Gurutze Gorriraino, espaloia zabaldu egingo dute, eta errepidearen altuera berean jarri. Merkurioko Iturritik Saraspera egin ziren lanen azkenengo fasea izango da hori. Kostua 360.000 eurokoa izango da, eta bertan dauden aparkalekuak mantendu egingo dituzte, baina errail bat kenduko dute.
Tiloetako aparkalekua ere handitu egingo dute, 121 aparkaleku gehiago jarriz. 310.000 euroko inbertsioa izango duen obra hori egiteko, okertuta dagoen etxea botako dute, Urbietara doan zubiaren inguruan aparkaleku kopurua handituz. «Kanpotik datorren jendearen %80ak bertan aparkatzen du, eta herritar askok ere erabiltzen dute pasarelatik Urbietara joateko», azaldu du Jose Maria Gorroño alkateak.
Mestikabaso kalean, bidegorria egiteko proiektua dauka udalak esku artean. Bertara heltzen den bidegorria 108 metro luzatuko dute, errepidea eta skate parkearen artean dagoen heskaia kenduz. Horretarako bertan dagoen espaloia bi metro izatetik lau metro izatera pasatuko da. Kale horretako bidegorriaren %40 suposatuko duten obrek, eta 60.000 euroko kostua izango dute.
Beko Ibarra kalea errepidea konpontzeko, 27.000 euro inbertituko dituzte, Losal eta Errenteriako zubira arteko errepidea asfaltatzeko. Hiribilduko beste zenbait kaleetako errepidetan ere, unean uneko konponketak egingo dituzte.
Bestalde, lanak amaituta, zabalik daude Fernando Abaunza eta Domingo Bernaola kaleak. Errepidea eta espaloia altuera berean jarri dituzte. 218.000 euroko aurrekontua izan dute lanek, eta elektrizitatea eta saneamendua ere hobetu dituzte.