Gaurtik hasita eta barikua arte bitartean egingo dituzte antzerkiak,
Lizeo antzokian. Udalerriko sei zentroetatik antzeztalde bana joango da,
guztira 160 antzezlerekin eta zortzi obrekin. Barrutia ikastetxeko, Gernikako Institutuko, Merzede ikastetxeko, Seber Altube ikastolako, San Fidel ikastolako eta Allende Salazar ikastetxeko LHko eta DBHko ikasleak izango dira bertan.
Antzerkiak goizean eta arratsaldean izango dituzte ikasleek ikasleentzat, baina iluntzean, zentro bakoitzak erabakitzen duen orduan, emanaldiak errepikatuko dituzte,
guraso eta familiakoei saioetara joan daitezen. Antzerkiez gain, ikasleek prestatutako beste ekintza batzuk ere burutuko dituzte, egitarauan ez daudenak.
Gernikako zentroetako 160 ikaslek egingo dituzte antzerkiak
Urteroko egiten den eskolarteko antzerki aste honetan, ikasleek ikasturtean zehar lantzen dituzten antzezlanak kaleratzeko ikusleiho da hau. Udaleko Hezkuntza eta Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin, Udal Eskola Kontseiluak ikasturterako finkatzen duen eskolaz kanpoko ekintza komunetako bat dugu hau.
Helburua, ahurrak gizarteratzeko bidea jorratzea eta euskararen erabilera areagotzeko eta normalizatzeko tresna gisa erabiltzea da.
Ekitaldi guztiak
Oiz-mendi telebistak grabatuko ditu, emanaldiak hurrengo egunetan errepikatu ahal izateko.
EGITARAUA
Maiatzak 3
- Barrutia ikastetxea (LH 5. eta 6. mailak), 15:00etan ‘Lehiaketa lotsagarria’
Maiatzak 4
- Gernika Institutua (DBH 1, 2 eta 3 mailak), 11:00etan ‘Uhartea’ eta ‘Gaizkilea’
- Mertzede ikastetxea (LH 3. maila), 15:00etan ‘Natura behatuz, tipi-tapa bircenterrerantz’
Maiatzak 5
- Seber Altube ikastola (LH.5. maila), 15:00etan ‘Amalur’
Maiatzak 6
- San Fidel ikastola (LH 6. maila), 11:00etan ‘Danbor Magikoa’
- Allende Salazar ikastetxea (LH 6. maila), ‘Baba Yaga’ eta ‘Zaharrak berri’