19:00etan jarri dute hitzordua,
Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan. Bertan, besteak beste, euskara bultzatzeko
Geuk.eus kanpainaren prestaketa landuko dute batzordeko kideek.
Otsaileko batzarreko irudia
Jakinarazi dutenez, beste hainbat gairen berri ere emango dute; Errenta aitorpena euskaraz, abizenak euskaraz eta geurien be bai egitasmoen berri emango dute batzarrean, hain zuzen ere. Ildo berean, modu laburrean bada ere, eskuko hiztegi eta Zubideiak gaiak ere jorratuko dituzte.
Horiek guztiak batzordeko kideekin partekatu dituzte euren iritziak, proposamenak eta ekarpenak jasotzeko. Era berean, balorazioa egingo dute eta etorkizunerako erronkak proposatuko dituzte.
Informazio gehiago gura duten herritarrek, Bermeoko Udaleko Euskara Sailera deitu ahalko dute (94-617 99 12) edota
euskera@bermeo.eus helbide elektronikora idazteko aukera ere badute.
Etenaldi “nahiko luze” baten ostean
otsailean martxan jarri zuten berriro Bermeoko Euskara Aholku Batzordea.
30 lagun inguruk egin zuten bat Bermeoko Euskara Sailak egindako deialdiagaz. Herriko hainbat elkarteko kideak, zenbait talde politikoetakoak, Osakidetzako ordezkariak, udal ordezkari eta teknikariak eta ikastetxeetako eta guraso elkarteetako ordezkariak izan ziren, bertaratutakoen artean; bai eta gaiarekiko interesa duten herritar euskaltzaleak ere.