Goizetik eguerdira bitartean herriko produktuen erakusketa egongo da Elexalde auzoko plazan. Ortuariak, gazta eta bestelako baserriko produktuak eta txakolina eta sagardoa ere ez dira faltako.
Abereen erakustaldia ere egongo da, eta bertoko artisauen lanak ikusi eta erosteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Halaber, antzina baserrietako egunerokotasunean erabiltzen ziren zenbait tresna ere jarriko dituzte.
Bestalde, goizetik eguerdira bitartean, Ereñoko andrak taloa txorizoagaz prestatzen ariko dira, bertaratzen direnen gozamenerako. Eta plaza girotzeko musika ere ez da faltako, ereñarrak eta inguruko herritarrak dantzan eta kantuan jarrriz.
11:00etatik eguerdira bitartean egongo da produktuen eta tresnen erakusketa. Tartean, baina, Kabelinatxe Ereño eta Nabarnizko dantza taldearen emanaldia, eta Gerandape Herri Kirol taldearen aurkezpena egingo dituzte. Bertan, harrizulatze erronka egingo dute. Iñigo Aurrekoetxea eta Iker Murueta bikotea, Gorka de la Concepcion, Aitor de la Concepcion eta Eneko Bilbao hirukotearen kontra lehiatuko dira harrizulatzen.
Gainera,
Portu herriko baserritarrak ardiak triskilatzen duen abilezia erakutsiko du, eta gura duenak probatzeko aukera izango du.
12:00etatik aurrera, Busturialdeko hiru upategiren eskutik txakolin dastaketa egingo dute. Arratzuko Mintzisko, Gautegiz-Arteagako Egala eta Kortezubiko Omabeiti txakolindegien ardo zuri desberdinak probatuko dituzte.