Errenteriko zubitik saragiaren igoera ginez hasiko dituzte festak, bihar iluntzean. 21:00etan hasiko dute igoera, Errenteriko zubitik; ostean, bakailao jana egingo dute.
Eguenean, aldiz, Asentzio Eguna ospatuko dute. 11:00etan meza entzuteko aukera izango dute herritarrek, eta 20:00etan hasiko da briska txapelketa. Gura duenarentzat, txokolate jana ere izango da.
Barikuan, gaueko kontzertuek jarriko diote puntua egunari. Los Zopilotes Txirriaos eta Tooth taldeek joko dute Ajangizko plazan, 22:30etik aurrera, Ostean, Dj Kool thing eta TPR arduratuko dira musika jartzearekin.
Hurrengo egunetan ere ospakizunekin jarraituko dute herrian; baita hurrengo asteburuan ere: Mus Txapelketa, pilota partidak, Umeen jolasak, dantza saioak, herri bazkaria…
EGITARAUA
Maiatzak 4
- 21:00etan: Errenteriko zubitik saragi igoera.
- Ondoren, bakailao jana.
Maiatzak 5
- 11:00etan, Meza.
- 20:00etan, briska txapelketa eta txokolatea.
Maiatzak 6
- 22:30ean, Kontzertuak: Los Zopilotes Txirriaos+Tooth
- Ondoren, Dj Kool thing &TPR
Maiatzak 7
- 20:30ean, Mus txapelketa eta sardina jana.
Maiatzak 8
- 11:00etan, pilota partiduen finalak.
Maiatzak 13
Maiatzak 14
- 13:00etan, Artzube dantza taldearen ekitaldia.
- Ostean, txakolin eguna.
- 15:00etan, herri bazkaria.
- 18:00etan, girotzeko musika.
Maiatzak 15
- 12:00etan, meza eta hamaiketakoa herrikoan.
Maiatzak 22
- Ajangizko IX Mugari Bira. Izen-emotea, 08:00etan.