Sabadelleko Historia Museoko teknikaria Gernika-Lumoko Astran izan da gaur. Lobak ekimenak gonbidatuta, 1937ko apirilaren 26an Gernikan jo zuen sirenaren historiari buruzko azalpenak eman ditu. Gernikako Astra enpresan zegoen zirena hura zen bonbardaketaren abisua eman zuena, eta sirena bera da herriko zenbait gaztek Astratik berreskuratu zutena. Konpondu ostean,Astrako babeslekuan piztu zuten sirena
Yahia Koddo etra Ruba Hassan siriarrek martitzenean, bonbardaketaren urteurrenean.
Gernikako sirenari buruz arakatzen egin dute topo Sabadelleko udaletxean dagoenarekin; egun esanguratsuetan hirian entzuten den horrekin. Ribe historialariak dioenez, Astrako sirenaren “ahizpa” da Sabadellekoa. “Gernikako sirenari buruz ari ginela, artxiboko kide bati bururatu zitzaion Sabadelleko udaletxeko dokumentuen artean arakatzea, ea inoiz sirenarik erosi den konstantziaik zegoen”. 36ko Gerrako espediente bat aurkitu zuen, eta ikertu ondoren baiezatatu du Genis Ribek Sabadelleko udaletxean dagoen sirena hori dela 1937an eskuratu zutena, eta Sabadelleko jendarteari bonbardaketa arriskuen abisua eman ziena hainbatetan; baita 1939an Sabadell hiriaren irteera bonbardatu zutenean ere. “Udaletxeko teilatuan egon da, hainbaat urtez, eta inork ez dio garraantziarik eman”, dio. Hala ere, balio historikoa handia dela dio Ribek, eta estatu espainiarrean 36ko Gerratik beste sirenarik mantentzen den berririk ez dutela. “Beste zenbait egon daitezke, Gernikako eta Sabadelleko sirenak egin zituen fabrikak, gutxienez, zazpi enkargu gehiago izan zituelako”.
Sirenaren historiari buruzko berbaldia bisita gidatu modura egin dute Astran. Genis Ribe historialariak ez ezik, Gernikazarra Historia Taldeko
Jose Angel Etxaniz Txato ere izan da azalpenak ematen. Astrako babeslekuan hasi da bisita, eta barrura sartzean aipatu ditu bonbardaketaren egunean babesleku horrek eta ondoan zegoen Talleres de Guernicakoak inguruko fabriketako langileei babesa eman ziela.
Sirena Astrako teilatutik nola berreskuratu zuten ere azaldu du Antxon Gorriñok. Esan duenez, gainera, haren bila joan zirenean ez zekiten sirena hura izan zela bonbardaetaren egunean abisua eman zuena.