'Goazen Mugitzera!' tailerra jarriko dute martxan, maiatzean
60 urtetik gorako pertsonen artean ariketa fisikoa, ohitura osasungarriak eta autonomia sustatzeko asmoz, Lekeitioko Udalak tailer bat jarriko du martxan, maiatzaren 10ean.Tailerraren helburuak ariketa fisiko eta kirolaren onuraz ohartaraztea, ariketa ...
Tailerraren helburuak ariketa fisiko eta kirolaren onuraz ohartaraztea, ariketa fisikoa eta kirola autonomiaz egitea, ariketa fisikoa eta osasunaren arteko lotura sustatu eta ezagutaraztea, eta ohitura osasuntsuak bermatzea dira. Hori dela eta, bakoitzak bere kabuz etxean zein kalean egiteko moduko ariketak erakutsiko direla azaldu dute.
Sei saio egongo dira maiatzaren 10etik 26ra bitartean, martitzenetan eta eguenetan, 09:30etik 10:30era, kiroldegian. Azken saioan, berriz, parte hartzaileek tailerrean ikasitakoa praktikan jarriko dute herrian zehar, monitoreen laguntzagaz.
«Tailerrean, gehienez, hamabost kidek parte hartu ahalko dute, eta horretarako, interesatuta dauden pertsonek maiatzaren 9a baino lehen izena eman beharko dute, kiroldegian bertan», zehaztu du udalak.
Tailerrak harrera ona izanez gero, eta hala baloratuz gero, kiroldegian eskaintzen diren urte osorako ikastaroekin batera egongo litzatekeela gaineratu dute.