“Hemen egon ginen, egun batean bizirik egon ginen hemen” adierazten duten markak uzten ditugu han eta hemen». Hala diote,
Markak (Gernika 2016) ikuskizunari buruz aritzean. Gernikak, eta 1937ko bonbardaketak, hainbat markak eragin dituela. Eta marka horietatik jaio dira beste hainbat, zapatuan Jai Alai pilotalekuan agerian utziko dituztenak.
Zuzeneko musika eta poesia uztartuko ditu ikuskizunak, bi gertaeraren harira: Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrena eta Gernika sortu zeneko 650. urtemuga.
Bernardo Atxaga idazlearen
Markak. Gernika 1937 liburua eta izen bereko dokumentala ditu oinarri Gernika-Lumoko pilotalekura dakarten ikuskizuna; Gernikaren sinbologiara hurbiltzeko «ahalegin poetikoa» ere badena.
Agirre eta Gernika
Markak. Ikuskinaren barruan proiektatuko duten dokumentalak aztarna berezi horien esangura sakonagoa eta gaur egungo Gernikarekin nolako harremana duten arakatzen du. Ikuskizunean dokumentaleko pasarte batzuk aurkeztuko dira, zuzeneko musika eta Bernardo Atxagaren gidaritza poetikoa tartekatuz.
Markak dokumentalaren azken sekuentzia izango da emanaldia, dokumentalaren amaiera. Jose Antonio Agirre Lehendakariaren gidartzapean Eusko Jaurlaritza sortu zenetik 80 urte beteko direla gogoratzeko egindako ikuskuizun serie baten parte da dokumentala. Gernika gune zentrala zen Agirrerentzat, euskal laboreen eta askatasunen ikurra. Esangura eta sinbolo horiek berritzeko, modernizatzeko eta nazioartera zabaltzen aintzindaria izan zen Agirre. Sinblogia hori nola eraldatzen eta berritzen den landu dute dokumentalean.
Artistak
Markei jarraituz, beraien marka utziko dute hainbat artistak bihar gauean. Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Nebbian, Maite Arrotajauregi Mursego, Aitor Etxebarria, Ander Mujika eta Jatsu Argaratek parte hartuko dute. Nebbiaanek, gainera, Hibai Etxebarriaren kolaborazioa izango du. Mursegok, bestalde, Vedran Smailovic musikariarekin batera eskainiko du emanaldia. Gernika eta Eibar arteko loturak landuko dituzte.