EH Bilduk aldundiko teknikariekin batzeko mozioa aurkeztu du
Mutrikuko EH Bilduren zinegotziek jakitera eman dutenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariekin batzeko duten eskubidea babesteko eskatuko diote udalari, gaur 19:00etatik aurrera egingo den udalbatzaren osoko ohiko bilkuran. Koalizioak eskabide hori e...
Zinegotziek nabarmendu dutenez, Mutriku-Sasiola errepidearen inguruan euren ikuspuntua azaltzeko aldundiko teknikariarekin batu nahi izan dute, baina ahaleginak egin badituzte ere, ez dute lortu. «Hori dela eta, herritar modura eta herri ordezkari gisa dagokigun batzeko eskubidea aldarrikatu nahi dugu».
Koalizioaren iritziz, aldundiak agintaldi berrian alde batera utzi du iaz Mutrikuko Udalak aldundiarekin batera aurkeztutako Mutriku-Sasiola alternatiba. «Hauteskunde berriekin, aldundia eta udalaren gobernuak EAJren eskuetan daude, eta harrezkero, aldaketa sakona ekarri dute gobernu aldaketek. Kostaldeko bidea lehenetsi du aldundiak, eta bertan behera utzi du Mutriku-Sasiola alternatiba berria. Aldundiko Bide Zuzendariarekin eta teknikari batekin eginiko bileran jakin genuen zein zen aldundiaren asmoa. Kostaldeko bidearen inguruan, babesa eskaini genion proiektuari, baina Mutrikuk Sasiolako alternatiba ere behar zuela aldarrikatu genuen».