Azken egunotan
karrora igota ikusi ahal da
Ortube itsasontzia; izan ere, ontziaren
egoera aztertzen ari dira.
‘Ortube’ itsasontzia karroan
Bermeoko Udaletik jakinarazi dutenez, lehenik eta behin itsasontziaren kaskoa garbituko da, teknikoak bere balorazioa egin ahal izateko. Ondoren, itsas ingeniariek itsasontziaren kanpoko eta barruko egoera zein den ezagutzeko balorazioa egingo dute.
Itsas ingeniarien balorazioa edukita, Bermeoko Udalean aztertuko dute txostena. Era berean, balorazio hori, itsas ondarea berreskuratzea eta zaintzea helburu duen taldearekin aztertuko dutela azaldu dute udaletik.
Eusko Jaurlaritza euskal itsas ondarea osatzen duten elementu guztien
inbentarioa egiten ari da, eta Bermeoko
Ortube itsasontzia horren baitan egongo dela esan diote udalari Jaurlaritzatik. Hala,
babestu beharreko itsas ondarea izango da
Ortube.
Ortube itsasontzia
70. hamarkadaren amaieran eraiki zen Bermeoko J.Muruaga ontziolan. Bermeoko Construccionez Echavarria arduratu zen muntaia eta motorra egiteaz. Batez ere, Atlantikoan arrantzatzeko diseinatu eta egin zen
Ortube. Euskal Herrian egindako egurrezko ontzirik handiena da.
Bermeoko ondare industrialaren zati bat da
Ortube itsasontzia; hain zuzen ere, Bermeoko arrantza historia oparoaren testigantza da. Izan ere, Bermeo, Euskal Herriko arrantza porturik garrantzitsuena izan da urte askotan. Baxurako arrantza flota handiena Bermeon zegoen, eta ontzi handienak eta ederrenak bertan zeuden.
Hala,
Ortube, garai bateko ikurra da; zurezkoa, handia eta biberoekin.