LABek giza katea egingo du bihar, lanean hildakoak gogoratzeko
Maiatzaren Lehenaren bezperatan, lan osasunaren alde mobilizazioak egingo dira bihar, Ondarroan, LAB sindikatuak deituta.Prekarietateak hiltzen gaitu lelopean, hainbat ekimen ekarriko ditu Lan Osasunaren Nazioarteko Egunak, lanean hildakoak oroitzeko. ...
Prekarietateak hiltzen gaitu lelopean, hainbat ekimen ekarriko ditu Lan Osasunaren Nazioarteko Egunak, lanean hildakoak oroitzeko. «Datuen arabera, 2015ean 55 langile hil ziren, eta, aurten, dagoeneko, hamazazpi hil dira Hego Euskal Herrian, horietatik hamabi, Bizkaian. Martxoan bi ondarrutar hil zitzaizkigun, eta aurreko astean, Ondarroako portuan arraina leho- rreratzen duen ontzi galiziar bateko arrantzale bat hil zen».
Beharrean hildako langileen oroimenez giza katea egingo dute. Ekimena 11:30ean hasiko da, LAB sindikatuak Ondarroan duen egoitzatik (Ikastola kalea), eta portuko biribilgunean amaituko da. Bertan, hildako langile bakoitzeko kandelak piztuko dituzte.
Jendartean zabaldu beharra
LABeko ordezkariek nabarmendu dutenez, milaka lagunek egunero beharrera joatean euren bizitzak arriskuan jartzen dituzte. Sindikatuaren ustez, errealitate horren arrazoi nagusiak prekarietatea eta prebentzio neurri eskasak dira. «Jakina da egoera horrek nori egiten dion mesede; patronalari, horrela kostuak murrizten dituelako. Etekinak bakarrik axola zaizkio, langileon bizitza arriskuan jartzeraino. Langileok zenbaki hutsak gara».
Egoera horren aurrean eta arazoaren larritasuna jendarteratzeko, mobilizazioak egitea erabaki dute, «lanera joatea ez dadin bizitza arriskuan jartzea izan».