Bisitari gutxiagogaz, baina ondo joan da azoka
Domekan egin zuten Morgako azoka; eguraldi kaxkarragatik, aurreko urteetan baino jende gutxiago batu zen. Hala eta guztiz ere, herrian giro polita sortu zela aipatu dute antolatzaileek.Eguraldia ez zuten lagun izan domekan Morgan, eta horrek bisitari k...
Domekan egin zuten Morgako azoka; eguraldi kaxkarragatik, aurreko urteetan baino jende gutxiago batu zen. Hala eta guztiz ere, herrian giro polita sortu zela aipatu dute antolatzaileek.
Eguraldia ez zuten lagun izan domekan Morgan, eta horrek bisitari kopuruan eragina izan zuela esan du Pataterrixe kultur elkarteko kide Zigor Egileorrek.Hala eta ere, atzoko egunak emandakoagaz pozik daudela azaldu du. «Aurreko urteetan baino jende gutxiago ibili den arren, giro polita sortu zen herrian», dio. Idien erakustaldiak zein aizkolari eta harri jasotzaileek plazan eskainitakoak jendetza batu zuela esan du Egileorrek. Salmenta postuetan ere izan ziren ikusle eta erosleak. Aurreko urteetan beste ez, baina salmentak ere ondo joan zirela adierazi dute azokaren antolatzaileek.
Umeei zuzendutako baserri-eskola, bestalde, arrakastatsua izan zen; umeek gustura parte hartu zuten baserri-eskolako jardueretan.
Laguntzaileei eskerrak
Azoka egitea posible egin duten denei eta herrian ipini zituzten hiru txosnetan lagundu zuten herritar denei eskerrak eman gura izan dizkiete Pataterrixe kultur elkartekoek. Hurrengo urterako gogotsu daude, eta eguraldia lagun izatea eta jende gehiago bertaratzea espero dute.