Bakarka zein taldeka aurkeztu daitezke hautagaiak. Taldeka aurkezten direnek,
ikertzaile nagusi bat izendatu beharko dute. Hautagaiak, bestalde,
Eusko Ikaskuntzako kide izan beharko dira, edo lana hasterako, kide izateko eskaera egin beharko dute. Jakinarazi dutenez,
maiatzaren 19ra arte aurkez daitezke eskaerak hurrengo helbidera bideratuta:
ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus
Urtero omentzen dituzte fusilatuak, Busturian
1937ko abuztuaren 5ean, berme gabeko epaiketa batean ostean, sei zibil fusilatu zituzten Busturian. Gertakizun horrek izugarrizko eragina izan zuen herritarrengan, hildakoen omenezko oroimena ere debekatu egin zen. Gerra sasoian, bestalde, beste herritar batzuk hil egin ziren edota atzerrira alde egin zuten.
Proiektu honen bidez, galtzaile izan zirenen ahotsak berreskuratu gura dituzte, eta indar handia eman gura diote, gainera,
emakueen ahotsei. “Women’s Link Worlwide erakundeak salatu duen moduan, emakumeek jazarpen bikoitza izan zuten altxamendu militarraren urteetan eta diktaduraren urteetan; jazarpen ideologikoa eta genero jazarpena, hain zuzen”, diote Eusko Ikaskuntzatik.
Proiektuak, bestalde, honakoak bildu beharko dituela azaldu dute: Busturiko Udalaren bilakaera 1916tik 1937ra arte, gerra hasi aurreko 1936 eta 1937 urteetako giroa aztertu, frankisten armada sortu ondoren, errepresio giroa zein izan zen ikertzea, epaiketak, kartzeleratuen zerrenda garatzea, biografiak lantzea…
Lan guztia,
euskeraz aurkeztu beharko dela jakinarazi dute.
Bekak
sei hilabeteko iraupena izango du, proiektu irabazlea aukeratzen den momentutik aurrera.
10.000 euroko beka izango da.
Dagokion arloko espezialistek osatutako epaimahaiak ebaluatuko ditu onartutako eskabideak. Beka esleitu gabe ere utzi dezakete, “aurkeztutako proiektuek behar diren baldintzak ete bermeak betetzen ez badituzte”.
Beka deialdi honen inguruko argibide gehiago behar duten horiek
ei-sev@eusko-ikaskuntza.eus idatzi ahalko dute edota 94-331 08 55 telefono zenbakira deitzeko aukera ere badute.