Ugaldu daitekeen arrano arrantzale bat bueltatu da Urdaibaira
Arrano arrantzalea Urdaibain berreskuratzeko programaren baitan, joan den astean, ugaldu daitekeen mota horretako hiru urteko hegazti bat ikusi zutela adierazi du Urdaibai Bird Centerrek.2013an Eskozian jaio eta Urdaibain askatu zuten arranoa. Roy izen...
2013an Eskozian jaio eta Urdaibain askatu zuten arranoa. Roy izena jarri diote Urdaibai Bird Centerreko zientzialariek. Diotenez, proiektuaren baitan ugaltzeko gai den arrano bat bigarren aldiz bueltatu da Urdaibaira, eta horrek, «espezie hori berreskuratzeko aukerak dakartza».
2013an hasi zuten Urdaibain arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektua. Dozena bat kume ekarri dituzte harrez gero, Eskoziatik, eta Urdaibai beraien jaioterri modura hartu dute. Afrikan bi negu egon ostean, bizirik dirauten arrano arrantzaleak etxera bueltatzen dira.
Aranzadi Zientzia Elkarteak adierazi duenez, arranoaren lehen bi urteetan hilkortasun tasa handia da, %80 ingurukoa. Hori dela eta, garrantzia eman diote Roy paduretan ikusteari.