Jaitsiera postuak atzean laga ditu Aurrerako talde nagusiak, behin-behinean
36 puntugaz, 17. postuan dago talde ondarrutarra. Aruferen eta Jauregiren golei esker Aurrera Vitoriari irabazi diote. Asteburuko partida prestatzen hasita daude Pixkiren eta Plazaren mutilakAurrera Vitoriaren aurka 2-0 irabazi ostean, sailkapen taulan...
36 puntugaz, 17. postuan dago talde ondarrutarra. Aruferen eta Jauregiren golei esker Aurrera Vitoriari irabazi diote. Asteburuko partida prestatzen hasita daude Pixkiren eta Plazaren mutilak
Aurrera Vitoriaren aurka 2-0 irabazi ostean, sailkapen taulan gorako bidean jarraitzen dute Ondarroako Aurrerako nagusiek, eta hartara, jaitsiera postuetatik ateratzea lortu dute.Azken hiru puntuei esker, 3. mailan geratzeko aukerak nabarmen gehitu dira. Orain momentuan, 36 puntugaz, sailkapen taulan 17. postuan dago talde ondarrutarra, eta hurrengo sailkatuekiko tartea handiagotzea lortu dute.
Mikel Etxaburu Pixki-ren eta Joseba Plazaren mutilek, hain zuzen ere, hil ala biziko partida jokatu zuten Zaldupen Aurrera Vitoriaren aurka, eta beste behin ere, eta presioari aurre eginda, ondo erantzun zuten.
Bigarren zatian, hobeto
Partidaren lehen zatian etxeko taldeak ez zuen bere jokoa egiteko aukerarik eduki, eta aurkariek gol aukeraren bat edo beste izan bazuten ere, Aurrerako atezainak markagailua hutsean mantentzea lortu zuen. Husnako berdinketagaz amaitu zen lehen zatia.
Atsedenaldia eta gero, ondarrutarrak gogotsu bueltatu ziren zelaira. Beraien jokoa egitea lortu zuten, eta 62. minutuan sartu zuen lehen gola Julen Arufek. Lehen tantoak dena aldatu zuen, eta ordutik aurrera, Zaldupera hurreratutako zaleen artean zoramena nagusitu zen.
Etxeko taldeak golaren bila jarraitu zuen hurrengo minutuetan ere, eta 80. minutuan Unai Jauregik bigarren gola sartu zuen korner jaurtiketa baten ostean, buruz errematatuta.
Babes handia
Beste behin ere, zaleek ez zuten hutsik egin, eta Zaldupe jendez bete zen. Babes hori, hain zuzen ere, eskertzekoa dela nabarmendu du talde teknikoak. «Iazko denboraldian goiko postuetan geundela zaleek ematen ziguten babesa orain beheko postuetan gaudela ematen diguten berdina da, eta hori da garrantzitsuena, onean eta txarrean taldea eta zaletuak bat eginda egotea».
Asteburuan Getxoren aurka jokatu dute, eta talde teknikoak aurreratu duenez, partida prestatzen hasita daude. «Oraindik ez da ezer lortu, eta lanean jarraitu beharra dago». Entrenatzaileen esanetan, lanean gogor jarraitzeak «bakarrik» emango du hurrengo partida irabazteko aukera, «eta ez beste ezerk».