Bermeoko eta Zumaiako ordezkariekin batu da udala
Atzo goizean, Ondarroako udal ordezkariak Idurre Bideguren Bermeoko alkateagaz, Benito Ibarrola Bermeoko alkateordeagaz eta Iñaki Arrizabalaga Zumaiako alkate ohiagaz batzartu ziren udaletxean.Batzar horretan, hain zuzen ere, esperientziak trukatu eta...
Batzar horretan, hain zuzen ere, esperientziak trukatu eta «bizitakoak emandako irakaspenak» elkarbanatu nahi izan zituzten Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateagaz eta Eneritz Basurko Pagoaga Hirigintza zinegotziagaz. «Beste herrietan gertatutakoak Ondarroagaz ez dauka zerikusirik, baina prozesuan, antzekotasun ugari daude. Eman dizkiguten aholkuak lagungarriak izango direla pentsatzen dugu», azaldu zuen batzarra amaitutakoan alkateak.
Arazo teknikoak tarteko, bestalde, atzo Maskulo Etxean San Inazio kaleko kaltetuentzako jartzea aurreikusita zegoen arreta zerbitzua ezin izan zen martxan jarri.
Udalak jakitera eman duenez, bertaratutakoei izena eta telefonoa eskatu zaizkie bulegoa martxan jartzen denean, beraiekin hitzordua jartzeko. Era berean, eta bulego berria martxan jarri arte, ohi modura, Kontsumo bulegoaren alboan jarraituko du Alokabidek.