Ardi txakur txapelketako sari denak Euskal Herrian geratu dira
Txapelketa lehiatu dute nazioartetik etorritako 31 parte hartzailek asteburuan Larruz eta Igotz zelaietan. Oscar Murguia izan da bigarren klasean jaun eta jabeNazioartetik etorritako ardi txakurrik onenak Markina-Xemeingo Larruz eta Igotz zelaietan egi...
Txapelketa lehiatu dute nazioartetik etorritako 31 parte hartzailek asteburuan Larruz eta Igotz zelaietan. Oscar Murguia izan da bigarren klasean jaun eta jabe
Nazioartetik etorritako ardi txakurrik onenak Markina-Xemeingo Larruz eta Igotz zelaietan egin den txapelketan batu dira asteburuan. Txapelketa ABCT elkarteak antolatzen duen ligarako puntuagarria izan da, eta munduko txapelketara joateko puntuak ere jokoan egon dira. Guztira, 31 parte hartzaile izan dira, eta Euskal Herriko parte hartzaileek eraman dituzte sari denak.Bali txakurragaz, Gatikako Ander Gardeazabal izan da Igotz zelaian lehiatu den lehen klaseko irabazlea, Urdulizko Jorge Hernandez geratu da bigarren, Txistu txakurragaz, eta Markina-Xemeinen bizi den Leyla Ortizek eskuratu du hirugarren postua, Murguia Yuka txakurragaz.
Guztira, hamasei parte hartzaile aritu ziren Igotz-en, eta bakoitzak hamar minutuko tartea izan zuen ariketa amaitzeko.
Larruzko zelaian, zirkuitu zailagoa izan zuten, esperientzia handiagoko txakurrek. Besteak beste, denbora tarte berdinean distantzia gehiago egin behar izan zuten, eremu malkartsuago batean. Larruzen, gainera, artaldea behin borobil barruan sartuta, ardi bati hankatik kolpe egin ordez, bi ardi artaldetik bereiztu behar izan zituzten.
Hamabost izan dira, Larruzen lehiatu zen bigarren klaseko parte hartzaileak, eta Oscar Murguia izan da jaun eta jabe. Murgiako parte hartzaileak bigarren klaseko hiru sariak eraman ditu Beltx, Sirkan eta Spot txakurrekin, hurrenez hurren.
Maila hobeagora
Lehen klasetik bigarren klasera igotzea ere lortu dute parte hartzaile batzuek. Larruzen lehiatu ahal izateko, gutxienez, 81 puntu lortu behar zituzten Igotz zelaiko proban, edo bestela, 66 puntu bi probatan. Sei parte hartzailek lortu dute klase batetik besterako pasea: Gatikako Ander Gardeazabalek Bali txakurragaz; Urdulizko Jorge Hernandezek Txistu txakurragaz; Markina-Xemeinen bizi den Leyla Ortizek Murguia Yuka eta Naika txakurrekin; Dimako Beñat Saratxok Rita eta Ekin txakurrekin; Zarauzko Jexux Larrañagak Gyp eta San txakurrekin, eta Abadiñoko Ibon Berriozabalgoitiak Murguia Yeska txakurragaz.