Aranzadi Zientzia Elkarteak esan duenez, hiru urteko arrano arrantzalea ugaltzeko sasoian dago. 2013an Eskozian jaio eta Urdaibain askatu zuten ar hori, bertoko biosfera erreserban espezie hori berreskuratzeko asmoz.
Joan den astean ikusi zuten Urdaibaitik hegaz, eta, azkenean, barikuan identifikatu ahal izan zuten. Roy izena jarri diote Urdaibai Bird Centerreko zientzialariek. Diotenez, proiektuaren baitan ugaltzeko gai den arrano bat bigarren aldiz bueltatu da Urdaibaaira, eta horrek, espezie hori berreskuratzeko aukerak dakartzala.
2013an hasi zuten Urdaibain arrano arrantzalea berreskuratzeko
proiektua. Dozena bat kume ekarri dituzte Eskoziatik, eta hemen askatu. Hala, beraien jaioterri modura hartzen dute Urdaibai, eta Afrikan bi negu eman ostean, bizirik dirauten arrano arrantzaleak etxera bueltatzen dira. Arrano arrantzaleen bizitzaren lehen bi urteetan hilkortasun tasa handia dela gogorarazi dute Aranzzadikoek, %80 ingurukoa. Hori dela eta, garrantzia eman diote Roy Urdaibaiko paduretan ikusteari.