Sute batek Muxikako baserri bat kiskali du
Muxikako baserri batean sutea izan zen atzo, 05:20ak aldera. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, baserri barruan zeudenak beren kabuz atera ziren etxetik, eta ez zen zauriturik izan. Suhiltzaileek goizerarte lan egin zuten sutea itzaltzeko, eta 08:30a...

Muxikako baserri batean sutea izan zen atzo, 05:20ak aldera. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, baserri barruan zeudenak beren kabuz atera ziren etxetik, eta ez zen zauriturik izan. Suhiltzaileek goizerarte lan egin zuten sutea itzaltzeko, eta 08:30ak aldera hartu zuten kontrolpean. Ertzaintzak ikerketa bat zabaldu du, sua zerk piztu zuen argitzeko.