'Nire kioskoa nire etxea' erakusketa gaurtik egongo da ikusgai
Parekide elkarteak antolatuta, Nire kioskoa nire etxea argazki erakusketa bisitatu ahalko da, gaurtik hilaren 24ra bitartean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, ohiko ordutegian; 19:00etatik 21:00etara.Argazki erakusketa horren bitartez, garapen bid...
Argazki erakusketa horren bitartez, garapen bidean daudenen bizimodua erakutsi gura du Parekidek. Oraingoan, Ghanako bizimodua erakutsiko dute, hain zuzen. Erakusketatik bisita gidatu bat ere antolatu du Parekidek. Martitzenean, apirilaren 19an, egingo dute, 19:30ean.
Gernikako Astran
Bermeoko Nestor Basterretxea aretotik, Gernika-Lumoko Astrara joango da argazki erakusketa; aprilaren 25etik maiatzaren 1era edukiko dute han ikusgai. Astran ere, bisita gidatua egingo dutela azaldu dute Parekidetik; apirilaren 27an izango da, 20:00etan.