Kartzela-ospitale militarrean hildakoak omendu zituzten atzo
Gaur Bigarren Hezkuntzako Instituta dagoen eraikinak hartzen zuen kartzela-ospitale militarrean hildako 270 pertsonak omendu zituzten, II. Errepublikaren urteurrenaren eguneanGernika-Lumoko kartzela-ospitale militarrean hildako 270 presoak omendu zituz...
Gaur Bigarren Hezkuntzako Instituta dagoen eraikinak hartzen zuen kartzela-ospitale militarrean hildako 270 pertsonak omendu zituzten, II. Errepublikaren urteurrenaren egunean
Gernika-Lumoko kartzela-ospitale militarrean hildako 270 presoak omendu zituzten atzo, II Errepublika aldarrikatu zen 85. urteurrenaren egunarekin batera.Zalloko hilerrian, zendutakoen izenak biltzen dituen plakaren aurrean egin zuten Gernikako Piper Gorri taldeak antolatutako omenaldia.
Errepublikaren ereserkiarekin hasitako omenaldian, Santanape aldean kokatzen zen Kartzela-ospitale militarrean izan zirenek jaso behar izan zituzten zailtasunak deskribatu zituzten. Ondoren, bertan lurperatutakoen izenak irakurri zituzten, lore eskaintza batez eta bost minutuko isiluneaz jarraituta.
«Gertaera penagarri hau ezin dugu ahaztu. Historiaren harian bere lekua eman behar diegu askatasunaren alde egin zutenei. Memoriari eutsi behar diogu», adierazi zuten Piper Gorri taldekoek hitzaldian.
Presoen kartzela
Bonbardaketaren ostean zutik iraun zuen eraikin bakarrenetakoa izan zen Agustinoen ikastetxea. Gerora kartzela-ospitale militarra izango zena 36ko Gerra garaian eta diktaduraren lehen urteetan, gaur egun Bigarren Hezkuntzako Institutua da.
Bertara eraman zituzten Errepublikaren alde borrokatu ziren Asturias, Kantabria, Burgos eta Bilboko kartzeletako gaixo larrienak. Tuberkulosia, tifusa, meningitisa, pleuresia eta septizemia bezalako gaitzak zituzten preso haietatik 270 hil ziren bertan.