'Istorio trukea' ikuskizuna Mutrikura ailegatuko da
MUTRIKU // Udalak antolatuta, domekan, 19:00etan, Julio Soto bertsolariaren eta Fernando Anbustegi ipuin kontalariaren eskutik, helduei zuzendutako Istorio Trukean ikuskizuna egongo da Zabielen, doan. «Batek bere bizipenak, bere istorioak, bertsoz kon...
MUTRIKU // Udalak antolatuta, domekan, 19:00etan, Julio Soto bertsolariaren eta Fernando Anbustegi ipuin kontalariaren eskutik, helduei zuzendutako Istorio Trukean ikuskizuna egongo da Zabielen, doan. «Batek bere bizipenak, bere istorioak, bertsoz kontatuko ditu; besteak ordainetan ipuinak eskainiko dizkio. Hori da Istorio trukea».