Idomeniko errefuxiatuen egoera uste baino larriagoa dela nabarmendu du Bat Ez da Gitxi ekimenak. Diotenez, dirua behar dute, kanpamenduan sortzen diren osasun premiei aurre egiteko. Botikak eta elikagaiak behar dituzte, eta, laguntza eman asmoz, dirua batzeko jaialdia egingo dute hilaren 23an, 23:00etan, Trinkete Antitxokoan. Sarrera 5 eurokoa da, borondatea aparte.
Willy Kasper, El_Txef_A eta Balza izango dira jaialdian musika jartzen, eta batutako diru guztia Idomenin lanean ari den elkarte bati emango diote.
Kontu korronte bat ere zabaldu dute, gura duenak ekarpena egiteko: ES53 2095 0315 8091 0126 2798. Kontzeptu legez Idomeni jarri behar da.