Eguaztena da Arratzuko Gautrailean izena emateko azken eguna
Hilaren 23an egingo dute proba, eta 18 kilometroko ibilbidea du. herrikrosa.eus helbidean eman behar da izena. Federatuek 13 euro ordaindu behar dute, eta federatu gabeek 15 euroHilaren 23an izango da Arratzuko III. Gautraila eta eguaztena arteko epea ...
Hilaren 23an egingo dute proba, eta 18 kilometroko ibilbidea du. herrikrosa.eus helbidean eman behar da izena. Federatuek 13 euro ordaindu behar dute, eta federatu gabeek 15 euro
Hilaren 23an izango da Arratzuko III. Gautraila eta eguaztena arteko epea dago izena emateko.herrikrosa.eus helbidean eman behar da izena. Hala ere, arratzugautrail.blogspot.com.es blogean badago lotura orrialde horretara. Halaber, probaren inguruko informazio guztia bildu dute bertan, eta baita facebookeko Gautrail Arratzu orrialdean ere.
300 parte hartzailerentzako muga dago, eta momentuz, 80 bat pertsona apuntatu dira.
Federatuek 13 euro ordaindu behar dituzte, eta federatuta ez daudenek, berriz, 15 euro. Antolatzaileek zehaztu dutenez, frontala eroatea beharrezkoa da.
18 kilometro inguruko martxa eta lasterketa izango dira, eta partaide guztiek batera ekingo diete probari. 21:00etan Arratzuko Loiola auzotik irtengo dira; udaletxe aurreko plazan izango dute irteera eta helmuga.
Gauez egiten den proba denez, zailtasun handiko proba da, eta partaideek 920 metroko desnibel positiboari aurre egin beharko diete.
Zozketak
Gautrailean parte hartuko duten guztiek jasoko dute kamiseta bana. Gainera, Arratzuko Herriko Tabernaren eskutik, bi pertsonentzako menua zozkatuko dute. Eta Forum Sport Gernikak emandako materiala ere zozkatuko dute.
Erakustaldia eta hitzaldia
Gaueko proba bada ere, aurten arratsalderako pare bat ekintza prestatu dituzte antolatzaileek. 16:30ak aldera Arratzuko Piratak Herri Kirol Klubeko kideek herri kirol erakustaldia emango dute plazan.
Ondoren, 18:30etatik aurrera, Alex Txikon alpinista bizkaitarrak berbaldia emango du. Bere bizipenekin gozatzeko aukera egongo da, Eskolako aretoan.
Iaz mutiletan, Gaizka Aretxagak irabazi zuen, eta haren atzetik, Jose Gabriel Ruiz eta Aritz Martin Arrolapeko kidea sailkatu ziren.
Emakumezkoetan, berriz, Zuriñe Frutos nagusitu zen. Haregaz batera, Laura Carrillok eta Leire Monasteriok osatu zuten podiuma.