Bizkaiko Batel Txapelketa jokatuko dute asteburuan
Sestaon lehiatuko dute Bizkaiko arraun elkarteen arteko txapelketa. Bihar arratsaldean sailkapenak egingo dituzte, eta domeka goizean izango da txapelketaBizkaiko Batel Txapelketa jokatuko dute asteburuan, Sestaon.Bihar sailkapenak lehiatuko dituzte, 1...
Sestaon lehiatuko dute Bizkaiko arraun elkarteen arteko txapelketa. Bihar arratsaldean sailkapenak egingo dituzte, eta domeka goizean izango da txapelketa
Bizkaiko Batel Txapelketa jokatuko dute asteburuan, Sestaon.Bihar sailkapenak lehiatuko dituzte, 15:30etatik aurrera. Etzi, berriz, 11:00etan hasiko da txapelketa.
Batel liga amaituta
Aurreko asteburuan amaitu zuten Bizkaiko Batel liga, eta bermeotarrak mutilen ume eta kadeteen mailetan nagusitu dira.
Umeetan, 265 puntu bildu ditu Bermeok. Isuntzak zazpigarren amaitu du liga, 188 puntugaz. 170 puntugaz Urdaibai hamargarrena izan da, eta haren atzetik sailkatu da Elantxobe 67 puntugaz. Ondarru sailkapeneko hamabigarrena da, 62 puntugaz, eta atzetik Bermeo B sailkatu da 48 puntugaz.
Nesketan, ume eta kadete mailan 266 puntugaz Kaiku A izan da onena, eta Bermeo B-k hirugarren amaitu du 249 puntugaz. Bosgarren sailkatu da Ondarru B, 220 puntu lortuta, eta atzetik Bermeo B geratu da 201 puntu. 114 puntugaz Ondarru A-k hamahirugarren amaitu du denboraldia; Elantxobe hamabosgarrena izan da 66 puntu.
Halaber, nesken gazte eta senior kategorian Kaiku A izan da garailea. Bertoko taldeei dagokienez, 239 puntugaz Ondarru bosgarren sailkatu da. Mundaka hamaikagarren geratu da 110 puntugaz eta Elantxobe azkena da sailkapenean, 22 puntugaz.
Mutiletan, Bermeoko kadeteak 299 puntugaz nagusitu dira. Mundakarrek zazpigarren amaitu dute 205 puntugaz. Ondarru C bederatzigarrena izan da194 puntu. Isuntza, Ondarru B eta Elantxobe sailkatu dira hurrenez hurren hamabigarrenetik hamalaugarren postura. Ondarru A hogeitabatgarren geratu da, 13 puntugaz.
Bestalde, mutilen gazte kategorian Kaiku A izan da garailea, 294 puntugaz. Bermeo eta Ondarru bederatzigarren eta hamargarren sailkatu dira, hurrenez hurren, eta Elantxobe hamaseigarren geratu da 96 puntugaz.
Seniorretan Zierbena A izan da onena 209 puntu, eta Isuntza bigarrenak 182 puntu pilatu ditu. Mundaka A eta Bermeo laugarren eta bosgarren sailkatu dira, hurrenez hurren. Hamaikagarrena geratu da Mundaka B 72 puntu, eta atzetik Mundaka C 63 puntu. Hamabosgarren izan da Mundaka D 41 puntu.