Berriatuan hasi eta amaituko da Emakumeen Biraren biharko etapa
15:30ak aldera abiatuko dira Berriatuatik. 105 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta tartean, Millio mendatea zeharkatuko dute. Domekan amaituko dute lasterketaEmakumeen Biraren biharko etapa Berriatuan hasi eta amaituko da.15:30ean hasiko da lasterke...
15:30ak aldera abiatuko dira Berriatuatik. 105 kilometroko ibilbidea egingo dute, eta tartean, Millio mendatea zeharkatuko dute. Domekan amaituko dute lasterketa
Emakumeen Biraren biharko etapa Berriatuan hasi eta amaituko da.15:30ean hasiko da lasterketa. Berriatuan irteera neutralizatua egingo dute. Handik Ondarroara joan, eta hango Ertzain etxearen paretik ekingo diote probari.
105 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute txirrrindulariek. Besteak beste, Ondarroa eta Lekeitio artean ibiliko dira, eta Millioiko mendatea hirutan zeharkatuko dute.
Johansson garaile atzo
22 taldetako 130 bat txirrindulari ari dira lehiatzen Emakumeen Bira. Bi euskal talde ari dira lehian: Bizkaia-Durango eta BZK Emakumeen Bira – Smurfit Kappa.
Txirrindulariek 76,6 kilometroko etapa egin zuten atzo; Eskoriatzan (Gipuzkoa) hasi eta amaitu zen etapa. Emma Johansson Wiggle- High5 taldeko suediarra nagusitu zen, ihesean. Irabazleak ordu bete, 58 minutu eta 15 segundotan amaitu zuen etapa. Carmen Small-McNellisen helmugaratu zen bigarren, denbora berean, eta Giorgia Bronzini hirugarrena hamalau segundora heldu zen.
Gainera, Small-McNellisen estatubatuarra jarri zen lider atzo. Lotta Lepisto finlandiarra dago bigarren sailkapenean12segundora, eta Johansson hirugarrenhamalau segundora.
Gaur hirugarren etapa izango da jokoan. Txirrindulariek 109,5 kilometroko ibilbidea burutuko dute Etxarri Aranatzetik (Nafarroa) Urkiolara bidean. Hain zuzen ere, gaurkoa izango da mendate batean amaituko den etapa bakarra. Otxandiotik igoko dira Urkiolara, eta hango santutegi inguruan egongo da helmuga.
Txirrindulariek herenegun ekin zioten Emakumeen Birari, 3,3 kilometroko aitzin etapagaz.
Lepistok irabazi zuen aitzin-etapa, lau minutu eta hamabi segundoko denboragaz. Claire Rose britainiarrak eta Small estatubatuarrak osatu zuten podiuma. Bigarrena, irabazlearengandik lau segundora sailkatu zen, eta hirugarrena, berriz, zortzi segundora.
Azken etapa Portugaleten
Etzi Portugaleten amaituko da Emakumeen Bira. Azken etapa 75,8 kilometrokoa izango da, eta aurreko etapak ez bezala goizez egingo dute. 11:30ak aldera ekingo diote azken probari.