Herriko merkataritza irudietara eramango dute lehiaketa bidez
Markina-Xemeingo merkataritza irudikatuko dute argazkien bidez, udalerriko Hemen Be Bai merkatarien elkarteak antolatutako argazki lehiaketan parte hartzen dutenek. 200 euroko saria izango du irabazleak, elkartearen saltokietan gastatzeko.Nahi duen oro...
Nahi duen orok parte har dezake Hemen Be Baik antolatutako lehiaketan, eta partaide bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu. Irudiaren tamaina librea da eta formatu horizontal zein bertikalean aurkez daiteke.
Argazkiak, jpg formatu digitalean, hemenbebai@gmail.com helbide elektronikora bidali behar dira, eta argazkiez gain datu batzuk ere gaineratu behar direla jakitera eman dute antolatzaileek: egilearen izen abizenak, telefono zenbakia, harremanetan jartzeko helbide elektronikoa, argazkiaren izena eta argazkia atera den lekuaren izena zehaztu behar dira emailean.
Argazkiak aurkezteko epea 2016ko apirilaren 30ean amaituko da.