Bertso Poteoa egin dute Pablo Picasso kalean hasita
Dispertsioarekin amaitzeko
hurbildu daitezen, hurbildu daiguzan eguna ari dira ospatzen gaur Gernika-Lumon. Arratsaldeko 18:30etatik aurrera
kontzertuak egongo dira Lagun-Etxea, Arima, Hartza, Ospa, Arrano, Aterpe, Zeppelin eta Irrintzi tabernetan. Emanaldiek 40 minutuko iraupena izango dute, presoei bisitak irauten duen denbora berdina.
Goizean egindako euriak ez du Arratzuko Piareten herriko kirolen erakustaldia gelditu. Ondoren, Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra, Etxahun Lekue eta Ibon Ajuria bertsolariekin poteoa egin dute, Astrara bazkaltzen joan aurretik.
“Norbanakoen inplikazioa biltatzen duen jai honek, presoen dispertsioarekin bukatzeko aukera” dela azaldu dute Gernika-Lumoko
Sareko antolatzaileek. “Pozik gaude egindako arrerarekin eta jendearen erantzunarekin”, adierazi dute.
Gauen, 23:00etatik aurrera No Komply eta Lehiotikan taldeen kontzertua egongo da
Iparragirren, eta 02:00etan Dj Txaparron Zaplast tabernan.