Txori Gorri atunontzia. Argazkia: Inpesca
Ozeano Indikoan, Sheychelles irletatik 90 miliara nabigatzen ari zirela gertatu zen atzo.
Piratengandik babesteko
atunontzietan doazen zaidarietako batek beste bat tirokatu zuenean gertatu zen.
Ondoren, ustez erasoa egin zuen bere kamarotean giltzapetu zen, eta bere buruaz beste egin zuela adierazi du Europa Pressek.
Bermeoko Inpesca enpresaren atunontzia Puerto Victorian dago jada.
2009an, Somaliako piraten erasoengandik babesteko Seguriberia enpresako zaindari pribatuak kontratatu zituzten armadoreek.