Elkarteen eta bizilagunen eskaerak kontuan hartuta egin ditu udalak aldaketak. Zerbitzu arloko zinegotzi Benito Ibarrolazak eman ditu azalpenak gaur, prentsaurrekoan, eta, haren ustez, herritarrek
kezkei irtenbidea eman diote. Ordenantzari egindako
aldaketak aho batez onartu dituzte Zerbitzu batzordean. Aldaketa horiek, hain zuzen, martxoaren 9an egindako batzarrean alderdi politikoek, herritarrek eta elkarteek aipatutakoa kontuan hartuta egin dituzte.
OLYMPUS DIGITAL CAMERA
Sei puntu aipatu ditu Ibarrolazak, araudiak berak jaso dituenak. Hala, Alde Zaharreko etxebizitza bakoitzean bi ibilgailuk izango dute Alde Zaharrean ibiltzeko baimena. Gainera, oinezko gunean baimendu edo onartutako garajeren bat erabiltzen duten horiek ere partzela bakoitzeko bi autoren eta moto baten baimena eskatu ahal izango dituzte. Motorrak baimentzearena da araudiak jaso duen berritasunetako bat. Aitzitik, Alde Zaharrean erroldatuta egon ez arren, bigarren etxebizitzaren bat dutenek ibilgailu batentzako baimena eskatzeko aukera izango dute.
Herritarren kexei kasu eginez, 65 urtetik gorako bizilagunen etxeetan, edota gaixotasunen bat zein menpekotasuna dutenen etxeetan bi ibilgailu baimendu ahal izango dituzte, ibilgailuen jabeek alde zaharrean erroldatuta egon ez arren. Ibarrolazak azaldu duenez, gurasoak zaindu behar dituzten seme-alabei malgutasun handiagoa eman gura die udalak.
Aldaketarik nabarmenena, dena den,
gremioei emango dieten baimenei buruzkoa da. Araudi berriak jasotzen duenez, herriko gremioek Alde Zaharrean egin behar dituzten lanak burutzeko bi ibilgailu izango dituzte baimenduta. Eta, ibilgailu gehiago behar izanez gero, obra baimenari lotutako baimenak eska ditzakete. Era berean, herritik kanpoko enpresek obra baimena eskatzerakoan zehaztu beharko dituzte erabiliko dituzen ibilgailuak. Arana tar Sabin enparantzako aparkalekutan ere aparkatzeko aukera izango dute gremioek igande, jai egun eta martitzenetan ezik; beti ere, gehienez ordubete.
Bestalde,
zamaketa lanak egiteko
ordutegia merkatarien beharretara egokitu du udalak, eta, aurrerantzean, 08:00etatik 13:00etara izango da.
Neurri guzti horiek aplikatzen hasi da udala eta, orduz geroztik isunik ez dutela jarri azpimarratu du zinegotziak, eta kexak nabarmen murriztu direla. Adostutako
neurriei jarraipena egingo die udalak
epe batean, eta, dena ondo doala ziurtatu ostean, aurkeztuko dute araudia osoko bilkuran, onartua izan dadin.