Argia aldizkariak jaso duenez, ikasketa baldintzek bultzatuta utzi behar ditu ikasketak preso politiko busturiarrak.
Haren gertukoek salatu dutenez, ikasketak egoera “prekarioan” ari zen burutzen Goieaskoetxea, eta gradua uzteko erabakia hartu behar izan du. Apunteak berandu iritsi eta azterketak behar bezala prestatzeko aukerarik ez zuela izan salatu dute presoaren hurbilekoek. Gainera, espetxeko zuzendaritzaren partetik irainak salatu ditu presoak.
PREST Leioako Campuseko Presoen Sostengurako Taldeak ere salatu du Goieaskoetxeak bizi duen egoera. Taldeak prentsa ohar bidez kritikatu du ikasketaren pisu guztia presoengan erortzen dela, eta instituzioen jarrera kritikatu du: “Eusko Jaurlaritzak eta EHUk ondo dakite ez direla beraienlana betetzen ari”. Ikasle presoen egoera salatzeko erantzun orokor baten beharra azpimarratu du PRESTek, eta mobilizazioak iragarri ditu hurrengo egunetan.