Igoera lortzeko bidean laugarren jardunaldia lehiatuko dute bihar, Arrasaten. Gernikarren eta arrasatearren arteko partida 16:30ean hasiko da Mojategi zelaian.
Basurdeek kanporaketako aurreko partidetan emaitza onak lortu dituzte, eta bihar ere garaipenaren bila zelairatuko dira. Momentuz, hamabost puntu pilatu dituzte.
Argazkia: Gotzon Zuzaeta.
Garaipena eskuratuta, igoera lortzeko bidean urrats garrantzitsua emango dute gernikarrek. Aurkari zuzena da Arrasate R.T. Izan ere, kanporaketa honetara sailkatzeko aurreko fasean bi partida jokatu zituzten bi taldeek, eta biek galdu zituen talde gernikarrak. Gainera, Mojategiko zelaia belar artifizialekoa da, eta basurdeak ez dira oso ondo moldatzen halako zelaietan.