Gernika-Lumoko Astrara bueltatuko da Berri Txarrak talde nafarra.
Zertarako amestu DVDaren grabazioa egin zuten 2007an, eta aforoa bete. Oraingoan ere sarrerak salgai jarri eta berehala agortu dira.
Domekan emango du kontzertua Astran hirukote nafarrak, ‘JMH’ Gaztetxe Biraren baitan. Kontzertu berezi horretan
Jaio.Musika.Hil disko osoa joko dute.
Astran ez ezik, Baiona, Tolosa, Lodosa eta Otxandioko gaztetxeak ere badira Berri Txarrak taldeak egingo duen biraren baitan. Eguaztenean izan ziren Baionan, eta Tolosan atzo. Lodosako gaztetxean emango dute gaur –barikua– kontzertua, eta Otxandiokoan izango dira zapatuan.
Gernika-Lumoko Egurre taldearen ekimenez datoz Lekunberrikoak berriro ere Gernika-Lumora. 20:00etan hasiko da kontzertua domekan, baina aurretik gazteek berbaldia antolatu dute. Hain zuzen, gazteen botereari buruz ariko dira,
Boteretu gaittezen izenburupean egingo duten solasaldian. Astrako lehen solairuan izango da, 17:00etan.