Pforzheimgo ikasleei harrera egin die Gernika-Lumoko Udalak
Oraingoan, Batxilergoko 15 ikasle etorri dira Gernika-Lumora, eta horiei harrera egin die udalak. Gernikara atzo bertan heldu ziren udalerriko institutuak gonbidatuta, eta eguaztenera bitartean izango dira.