Orain arte liderra izan den Pablo Quintanillarekin batera, laugarren sailkatu da gaur ereñarra, hirugarren etapan.
Etapa gogorra izan da gaurkoa, 280 kilometroko berezia. Dunak eta pista azkarrak zeharkatu behar izan ditu Aranak, baina maila ona erakusteko gai izan da Busturialdeko pilotua.
Gaurkoan erritmoa mantentzea zaila egin zaiola aitortu duen arren, emaitzarekin pozik da Arana. Bosgarren sailkapen orokorrean, distantziak laburtzen ari da ereñarra. Izan ere, laugarren postuan den Mohammed Al Balooshirengandik (12.04.33) lau segundura da Arana (12.04.37). Gainera, atzetik duen Laia Sanz pilotuarekiko aldea ere handitu du. “Hurrengo etapetan ere mailari eta postuari eustea izango da erronka”, azaldu du.
Munduko Cross Country Txapelketaren lehen proba da Abu Dhabikoa, eta eguenean izango dute parte hartzaileek azken proba. Zapatuko prologoaren ostean, bost etapa burutuko dituzte pilotuek. 2.079 kilometro izango dira guztira, horietatik 1.329 erlojupekoak.
Behin behineko sailkapen orokorra:
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.