Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza taldeak antolatzen duten Bizikleta Eguna arrakastatsua izan da beste behin ere. Bosgarren urtea izan da aurtengoa eta 200 parte hartzaile egon direla azaldu dute antolatzaileek, iaz baino nahikotsu gehiago.
Umeak ginkanan parte hartzen. Argazkilaria: Bermeoko Udala
Umeak izan ziren domeka goizeko protagonistak. Lameran bertan ginkana batean parte hartzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Ondoren, umeek zein nagusiek txirrinduak hartu eta Bermeo Txirrindularitza Taldekoekin batera, herriko kaleak zeharkatuko zituzten ibilbide bat eginez.
Txirrindulariak ibilbidea egiten. Argazkilaria: Bermeoko Udala