Gernika-Lumoko jaietarako txosnak adjudikatzeko prozesua hasi dute
Andra Mari eta San Roke jaietan txosnak jartzeko eskabideak apirilaren 15erarte aurkeztu ahal izango dira. Pasealekuan jarriko diren sei txosnen adjudikazio prozesua hasi du Gernikako Udalak.
Interesatuek eskaera egitean ordezkarien datuak eta ordezkatzen duten elkartea zein den adierazi beharko dute, epea bukatu baino lehen. Erabakia apirilaren 20an hartuko dute.