San Inazioko sei familiak Alokabiderekin kontratu sinatu zuten atzo
Ondarroako Udalak jakinarazi duenez, San Inazio kaleko etxeak laga behar izan zituzten sei familiak Alokabiderekin kontratua sinatuko zuten, atzo goizean.Kamiñaldeko lur jausia dela eta, beraien etxeak laga zituztenetik, guztira, bederatzi familia ego...
Kamiñaldeko lur jausia dela eta, beraien etxeak laga zituztenetik, guztira, bederatzi familia egon dira Arrigorri ostatuan, eta horietako seik gaur Alokabidek eskuratutako etxe baterako sarbidea eskuratu dute.
Ostatuan beste hiru familia gehiago daude, eta udal ordezkariek aurreratu dutenez, horiek hurrengo astean egin dezakete etxea eskuratzeko tramitea. «Arrigorrin geratzen diren beste hiru familiekin datorren astean kudeaketa lanak egiteko asmoa du Alokabidek. Aurrerago ere, premia larriena dutenetatik hasita jarraitu du beharrean Alokabidek».