Rokodromo berria jarri dute Morgan
Morgako Andra Mari auzoko frontoiaren barruan eskalada praktikatzeko horma bat jarri dute. 9.859 euroko kostua izan duen rokodromoa, herriko kirol eskaintza dibertsifikatzeko jarri dutela adierazi dute udaletik. Rokodromo berria , frontoia berarekin et...

Morgako Andra Mari auzoko frontoiaren barruan eskalada praktikatzeko horma bat jarri dute. 9.859 euroko kostua izan duen rokodromoa, herriko kirol eskaintza dibertsifikatzeko jarri dutela adierazi dute udaletik. Rokodromo berria , frontoia berarekin eta inguruan dagoen haur parkearekin eta gimnasiarako makinekin batzen da, herriko gazteek jolaserako toki bat izan dezaten.