Literatura tailerra egingo da Mutrikun, apirileko martitzenetan
Mutrikuko Udalak antolatuta, eta Joxemari Iturralde idazlearen eskutik 16 urtetik gorakoei zuzendutako literatura tailerra egingo da apirilean, Luardo Etxean. Udal ordezkariek aurreratu dutenez, ikastaroa martitzenero (apirilak 5, 12, 19 eta 26) izango...
Iturraldek gidatutako ikastaroak, oro har, hiru oinarrizko helburu ditu. Alde batetik, testu literario bat zer den ikasteko aukera egongo da, bestetik, ikasleek baliabide literararioak zelan erabili ikasiko dute, eta, azkenik, testu literarioak idazten ikasteko aukera ere egongo da.
Martxoaren 31a aurretik
Ikastaroa praktikoa izango da, «ikasleek parte hartzeko pentsatua, bereziki». Besteak beste, honako gaiak jorratuko dira: literatura munduan murgiltzeko amarruak, teknikak, generoak eta azpigeneroak, pertsonaiak, estiloak, ikuspuntuak…
Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek Turismo bulegoan emango beharko dute izena martxoarean 31 aurretik. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, plaza mugatuak izango dira.