Hip hop tailerra antolatu du udalak, 12 urtetik gorako gazteentzat
Bermeoko Udalak hip hop tailerra antolatu du, 12 urtetik gora dituzten gazteei zuzenduta. 29 orduko ikastaroa izango dela azaldu dute udaleko arduradunek.Tailerra, Goiko Plazako Kabidxen eskainiko dute eta barikuetan batuko dira; apirilaren 8tik ekaina...
Tailerra, Goiko Plazako Kabidxen eskainiko dute eta barikuetan batuko dira; apirilaren 8tik ekainaren 17ra bitartean, hain zuzen ere, 18:00etatik 19:30era.
Iñigo Iriarte Gatom bermeotar gaztea izango da tailerra eskaintzeaz arduratuko dena. Rap eta hip hop musikaren bitartez, gazteekin ahozko adierazpena lantzea du helburu. Tailer horretan parte hartzen duten gazteek, gainera, maiatzaren 26an egingo duten bertso eskolako jaialdian emanaldia eskainiko dute.
Parte hartu gura duten horiek apirilaren 7ra arte dute izena emateko aukera, plaza kopurua arinago betetzen ez bada. Gazte Informazio Zerbitzuan (GIZ) eman behar da izena.