Gernika-Lumok fundazioaren 650 urteurrena ospatuko du
Gernikaren 650. urteurrena dela eta Gernika-Lumoko Kultur Etxea Fundazioak ekintzak antolatzeko, herriko elkarte eta erakundeekin batzorde berezi bat eratzeko deialdia egin du.Urteurrena ospatzeko programa antolatzea helburua duen batzarrera, apirilare...
Urteurrena ospatzeko programa antolatzea helburua duen batzarrera, apirilaren 5ean egingo da Elai Alai aretoaren alboko gelan, iluntzeko 19:00etan. Herriko elkarteei batzar honetan parte hartzeko deia luzatu die Kultur Etxea Fundazioko presidentea den Iñigo Magunagoikoetxeak. Dauden baliabideak kontutan hartuta, «ospakizun duinak antolatzeko konpromisoa» adierazi du berak.
Egingo diren ekintzak zehazteko, bertaratzen diren herriko elkarte eta erakundeen ekarpenak kontutan hartuko direla azaldu du berak.
Oraindik ez dute zehaztu egun bakarreko ekitaldia izango denik edo urtean zehar burutzen joango diren ekintzak prestatuko dituztenik.
Gernika, Don Tello de Castilla Bizkaiko Jauntxoak fundatu zuen 1366 urtean.