Bihar, I. Zahar Berri azoka egingo dute Kantoipe errebueltan
Ondarroako Udalak Ondar-uhin turismo elkartearen laguntzarekin bihar I. Zahar Berri azoka egingo du Kantoipe errebueltan, 10:30etik 19:30era. Euria egingo balu, ostera, postu eta ekintza guztiak Plaza Berduran egingo dira.Antolatzaileek nabarmendu dute...
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, gaur egun oraindik lantzen diren garai bateko ogibideak plazara ekarri nahi dituzte azokagaz. «Garai bateko produktuak ekoizteko molde eta modu berriak izango dira ikusgai».
Guztira, hainbat produktu eskainiko dituzten 11 postu jarriko dira. Tapizeria, zurgintza, Boga garagardoa, jostunak, bitxiak, gazta, baserriko pasta, ogia, gozogintza, zuzeneko musika, umeentzako bozinga, pintxoak, salda eta beste hainbat eskaintza egongo dira eskura.