Ainhoa Etxebarriak Teatro Breven parte hartuko du
Laugarren urtez jarraian, Teatro Breve jardunaldiak hartuko ditu Bilboko Pabellon 6 Arte Eszenikoen Laborategiak. Hamalau antzezlanen artean egongo da 'Los incoscientes'.Laugarren urtez, Bilboko Pabellon 6 Arte Eszenikoen Laborategiak Teatro Breve jard...
Laugarren urtez jarraian, Teatro Breve jardunaldiak hartuko ditu Bilboko Pabellon 6 Arte Eszenikoen Laborategiak. Hamalau antzezlanen artean egongo da ‘Los incoscientes’.
Laugarren urtez, Bilboko Pabellon 6 Arte Eszenikoen Laborategiak Teatro Breve jardunaldiak egingo ditu, martxoaren 25etik apirilaren 24ra. Horretan, Ainhoa Etxebarria ondarrutarrak parte hartuko du, Los incoscientes antzezlanagaz.Hamalau antzezlan ikusteko aukera eskainiko dute jardunaldiek, Pabellon 6ak Bilboko Deustuko Erriberan duen espazioko guneetan. Obra bakoitzak gehienez 20 minutu eta gutxienez 10 iraungo ditu. Eta hain zuzen ere, hori da jardunaldietan parte hartzeko baldintzetako bat.
Antzezlanak euskaraz edota gazteleraz izango dira. «Beste baldintza bat izango da obra bakoitzean, gutxienez, bi aktorek parte hartu behar izatea; bakarrizketak ez dira onartzen», azaldu dute antolatzaileek. Gainera, antzezlanak leku txikian egitekoak izan behar dira. «Argiztapen berezirik eta mikrofonorik ere ez da egongo».
Obra guztien artean bost sari banatuko dituzte: Kriselu Saria (epaimahaiak emango du), sari berezia, antzezpen onenari saria (500 euroko bi sari emango ditu epaimahaiak) eta publikoaren saria (publikoak puntuak emango dizkie obrei, 1etik 15era).