Zerutxuk dantza jaialdia antolatu du 50. urteurrena ospatzeko
Aurten 50 urte betetzen dituela ospatzen hasiko da Zerutxu dantza taldea apirilaren 2an antolatu duen jaialdiagaz. Zerutxu urtez urte dantzan izenpean, dantzaldi eta emanaldi ezberdinak egongo dira egun osoan.Goizean, 11:30etik, 13:30era, auzo eta kale...
Goizean, 11:30etik, 13:30era, auzo eta kaleak alaituko dituzte Zerutxuko dantzari txikiek era askotako dantzak eskainiz. Dantza kalejira Arkupean amaituko dute, leku horretan Gazte Ahots Abesbatzagaz bat egingo dutelarik.
Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, nagusien dantza ikuskizuna egongo da alde zaharreko kaleetan zehar. Emanaldiari Larrain dantzagaz emango dioteamaiera jakitera eman dute Zerutxukoek, herritarrak dantzan egitera animatzen dituztelarik.
Euria eginez gero, ikuskizunak Plazabarripera eta Kontzekupera mugatuko direla ere aurreratu du Zerutxuk.
1966 urtean sortu zen Zerutxu, herriko euskaltzaleen ekimenez, hasiera batean umeei dantzan irakasteko asmoagaz, eta behin horiek nagusitu ahala helduen dantza taldearekin aurrera egin zuen.