Pazkuetako idi demak lehiatuko dira sei egunetan, Etxebarrian
24 idi bikote neurtuko dira aurten Etxebarriko probalekuan, bihar hasi eta martxoaren 29ra bitartean jokatuko diren Pazkuetako Idi Probetan. 63. Sari Handia izango denak, inguruetako probalari handienak bilduko ditu.Idiek Etxebarriko probalekuko sariet...
Idiek Etxebarriko probalekuko sarietako 1.500 kilo inguruko harria erabiliko dute. Idi pareek berriz, 1.100 kilotan sartu beharko dute, eta idi buztarri bakoitzak akulari bi eramango ditu. Urtero modura, sari handiak egongo dira jokoan, nagusiena 1.600 eurokoa.