Gipuzkoak Bizkaiari irabazi dio, Gravni-ko bigarren jardunaldian
Domekan Mutrikuko Miruaitz frontoian jokatu zen GRAVNI federazioen arteko txapelketako bigarren jardunaldian Gipuzkoak zesta-puntan irabazi dio Bizkaiari. Gipuzkoarrek gazte, 22 urtez azpiko eta nagusi mailako hiru partidak irabazi dituzte.Gazte mailan...
Gazte mailan, Mutrikuko Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor gipuzkoarrak 35-30 irabazi zioten Markina-Xemeingo Gotzon Mandiolari eta Berriatuko Jon Ruizi. Partida oso gogorra eta lehiatua jokatu zuten.
22 urtez azpikoetan, aldiz, Aitor Andonegi mutrikuarrak eta Koxme Agirre zumaiarrak (Gipuzkoa) 35-21 irabazi zioten Julen Retolaza eta Txomin Bereziartua berriatuarrei. Bizkaitarrek ez zuten asmatu, erraz irabazi zuten gipuzkoarrek.
Nagusi mailan, Unai Alberro donostiarrak eta Unai Uranga zumaiarrak (Gipuzkoa) 35-31 irabazi zioten Antton Alberdi berriatuarrari eta Roberto Lekue ondarrutarrari (Bizkaia). Ubillak ezin izan zuen jokatu, eta Lekuek hartu zuen haren lekua. Partida oso gogorra eta estua jokatu zuten hasierako tantoetatik, berdinketaz betea.
Beste txapelketak
GRAVNI txapelketaz gain, Gipuzkoako zesta-punta txapelketako finalean ere parte hartu zuten Mutrikuko Danok Bat pelotazale elkarteko pilotariek. Danok Bateko Eñaut Urreistik eta Hodei Arrillagak, hain zuzen ere, alebin mailako finala 25-19 irabazi zuten Zumaiaren aurka.
Zesta-puntako garaipenez gain, Danok Bateko kideek Palako Udaberri txapelketa ere irabazi dute, 2. mailako nagusien kategorian.
Danok Bateko Jose Mari Manzisidorrek eta Xabi Garaldek 25-20 irabazi zioten Soraluzeko bikoteari. Manzisidorrek nabarmendu duenez, partida oso gogorra eta lehiatua izan zen, berdinketa askorekin.