Atzoko erasoak salatzeko elkarretaratzeak egingo dira eguerdian
Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek deituta bost minutuko elkarretaratze isilak egingo dira gaur eguerdian, atzoko Bruselako aireportuko eta metroko (Belgika) erasoak salatzeko. Euskal instituzio publikoetako atarietan elkartzeko dei egin dute.Bermeon, esat...
Bermeon, esaterako, Goiko Plazan bilduko dira.
Mutrikun, ere Goiko Plazan elkartuko dira udal ordezkariak eta herritarrak.
Atzo Iñigo Urkullu lehendakariak biktimei, haien senideei, Belgigako Gobernuari eta Bruselako hiriari elkartasun mezua helarazi zien, euskal gizartearen izenean.