R.M. Azkue literatura saria irabazi du Elene Etxaniz ondarrutarrak
'Bizitzaren margoak' lanagaz, narrazioen kategorian hirugarren saria eskuratu du Etxanizek. Besteak beste, sariketak idazle gazteak literatura mundura erakartzea du helburuEuskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak banatzen dituen 2015eko Resu...
‘Bizitzaren margoak’ lanagaz, narrazioen kategorian hirugarren saria eskuratu du Etxanizek. Besteak beste, sariketak idazle gazteak literatura mundura erakartzea du helburu
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak banatzen dituen 2015eko Resurreccion Maria Azkue literatura saria jaso du Elene Etxaniz Uribe ondarrutarrak. Bi erakundeek antolatzen duten sariketa idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu.Bizitzaren margoak beharragatik, Etxanizek narrazio kategorian, A mailako hirugarren saria eskuratu du. Saria Xabier Kintana Euskaltzaindiako idazkariaren eta Adolfo Arejita sailburuaren eskutik jaso zuen. Ondarrutarrak adierazi duenez, «pozik» jaso du 180 euroko saria.
Urtero bezala, aurten ere literatura eremuko adituek osatu dituzte epaimahaiak.
A mailako lanak ondokoek aztertu dituzte: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Manu Lopez Gaseni.
Miren Billelabeitia, Amaia Jauregizar eta Jabier Rojo Cobosek, ostera, B mailakoak.