Prekarietatea garaitu beharra aldarrikatu dute
LAB sindikatuak deitutako manifestazioak zeharkatu zituen domekan Lekeitioko kaleak. Ondarroako izotz fabrikan gertatutako lan istripuan hildakoei agurrik sentituena eskaini eta istripu horiek prekarietatearen ondorio direla salatu zuten, lan heriotzak...

LAB sindikatuak deitutako manifestazioak zeharkatu zituen domekan Lekeitioko kaleak. Ondarroako izotz fabrikan gertatutako lan istripuan hildakoei agurrik sentituena eskaini eta istripu horiek prekarietatearen ondorio direla salatu zuten, lan heriotzak eta prekarietatea garaitu behar direla aldarrikatuz. «Lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintzen ondorio dira. Ekidin daitezke, baina instituzioak arazoari irtenbidea emateko neurriak hartu ordez begirale huts bilakatu dira», adierazi zuten.